· euskara   · castellano   · français   · english

Aurkezpena |  Berriak  |  Dokumentazioa  |  Kaiera  |  Epaiketak  |  Lan taldeak  |  Hemeroteka  |  Loturak

URRIA

15 IRUÑEA
16 ALTSASU
17 TAFALLA
18 ETXARRI
19 BERA
20 OARSOALDEA
21 DONOSTIA
22 DONOSTIA
23 HERNANIALDEA
24 ANDOAIN/BILLABONA
25 AZKOITIA
26 BERGARA
27 ARRASATE
28 GASTEIZ
29 BAIONA
30
31 GERNIKA

AZAROA
1
2 AMURRIO
3 LAUDIO
4 BILBO
5 BILBO
6 ONDARRU
7 LEKEITIO
8 BERMEO
9 BARAKALDO
10 EHU
11 DURANGALDEA
12 DURANGOKO LANDAKAKO GUNEA



Hitzaurrea
pixel

Kaiera hau irekitzean konpromiso bakarrari lotuta dagoen lurralde aske batean sartzen zara, eta pertsona guzti?guztien giza eskubideen eta eskubide zibil eta politikoen defentsa dugu konpromiso hori.

Nahi izanez gero zure arrastotxoa, zure hitzak edo zure pentsamendu autonomoa idatzi dezakezu kaiera honetan. Bertso bat bota edo marrazki bat zirriborratu zenezake, halaber. Eta proposamen honen aurka esatekoa duzunak ere lekua du hemen, jakina. Zuk erabaki behar duzu topagune honetan nola sartu. Bertan, alor eta pentsaera guztietako jendea aurkituko duzu, guztiak ere 1948ko Nazio Batuen Adierazpenean eta 1966ok Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmenean jasotako eskubideen defentsaren inguruan bat eginda. Hauexek dira eskubide horiek: segurtasun juridikoa, errugabetasun?presuntzioa, pentsamendu?askatasuna, iritzi? eta adierazpen?askatasunak, modu baketsuan elkartu eta biltzeko askatasuna, disidentziarako eskubidea. Eskubide horiek guztiak paperean jasota daude, baina egunero?egunero ukatzen zaizkio euskal herritarren arteko multzo handi bati. 200dik gora lagun auzipetu dituzte 18/98 sumarioaren barruan, eta espetxe?zigor izugarri handiak eskatu dituzte haientzat. Horrekin batera, antolakunde, enpresa eta elkarte ugari legez kanpo utzi edo enbargatu dituzte, edo etenarazi egin dute haien jarduna.

Euskal Herrian barrena herriz herri joan nahi duten kaiera honetako orri hegalariek bidezkoa den kausa baten mezua zabaltzen dute. Bi zutabe nagusi ditu mezu horrek: batetik, eskubide ukaezinen defentsa, eskubide horiek beren osotasunean hartuta, eta, bestetik, terrorismoaren aurkako borrokan babestuta, pertsonen autonomia eta giza duintasuna ziurtatzeko ezinbestekoak diren askatasun demokratikoak urratzen dituen estrategia politikoaren salaketa.

Zuk idazten duzunaren gaineko erantzukizuna dagokizu zuri, besterik ez. Kaiera honetan sinatzeak ez du esan nahi inoren planteamendu politikoekin bat zatozenik. Idazten duzun hori adierazpen zabal honetako zatitxo bat gehiago izango da, beste askoren ideiak, bizipenak, sentipenak, salaketak eta hatsa jasoko duen herri?manifestu plural eta askotariko honetako zatitxo bat, guztia ere borondate argi bati erantzunez: pertsona guztien eskubideen defentsan bat egiteko nahia.


18/98+ plataforma (edo lan?taldea)




hemezortzi98@euskalherria.info
Zurrumurruk kudeatua Zope erabiliz