|
URRIA
15 IRUÑEA
16 ALTSASU
17 TAFALLA
18 ETXARRI
19 BERA
20 OARSOALDEA
21 DONOSTIA
22 DONOSTIA
23 HERNANIALDEA
24 ANDOAIN/BILLABONA
25 AZKOITIA
26 BERGARA
27 ARRASATE
28 GASTEIZ
29 BAIONA
30
31 GERNIKA
AZAROA
1
2 AMURRIO
3 LAUDIO
4 BILBO
5 BILBO
6 ONDARRU
7 LEKEITIO
8 BERMEO
9 BARAKALDO
10 EHU
11 DURANGALDEA
12 DURANGOKO LANDAKAKO GUNEA
|
|
| Kaiera |
 |

18/98+ KAIERA EGITASMOAREN AURKEZPENA
18/98+ Kaiera, hitzaurre esanguratsu bat duen koaderno bat ba. 100 pertsonek egiten dute haien eskaintza, eta handik aurrera, koadernoa Euskal Herrian zehar ibiliko da, milaka herritarren eskaintzak jasotzen. Horrela, eskubide zibil eta politikoen manifestu komuna osatuko da.
Eskuz esku ibiliko den sinbolo baten ibilaldia egitea da xedea, 18/98+ lan taldearen mezua zabaltzeko aukera emango duena, eta beronen osaketarako aukera emango duena.
Helburu nagusiari dagokionez, eskubide zibil eta politikoen defentsaren sozializaziorako dinamika berri bat piztea da.
18/98+ Kaiera, eskuz egindako koadernoa da, artisau batek eginda, eta bere azalean grabatu esanguratsu bat duena. Bere lehen orrialdean, hitzaurre bat dago, 18/98+ Lan taldeak sinatutako hitzaurrea, egitasmoaren aurkezpena eta kokapena egingo duena, hain zuzen ere. Hitzaurre horren ondoren, 100 pertsonalitate esanguratsuen eskaintza kokatzen da. Bakoitzak berea eta pertsonala egingo du: testu txiki bat, marrazki bat, esaldi bat, bertso bat, hitz bat?.eta ekarpen horiek guztiek osatuko dute koadernoa.
18/98+ Kaiera, herrietara eta hirietara joango da, eta berarengana gerturatuko den herritar bakoitzak bere eskaintza eta ekarpena egingo dio. Horrela, milaka orrialde beteko dira, koadernoaren hirugarren atala osatuko dutenak. Gero, ibilaldia amaitzen denean, 18/98+ Kaieraren argitalpena egiteko moduan egongo da, Lan taldeak horrela erabakiz gero.
18/98+ Kaiera egitasmoak, hasiera ekitaldi bat izango du, eta bertan, 100 pertsonalitate horien ordezkaritza bat izango da. Horrela, aldez aurretik komunikatua egongo den ibilbideari hasiera emango zaio, prentsa eta jende aurrean, ekitaldi xume baten bidez. Herri eta leku esanguratsuenetan, harrera ekitaldia egingo zaio koadernoari, koadernoa ez baitoa libreki, gidatua eta aldez aurretik programatua baizik. Horretan, herri eta geltoki bakoitzak erabakiko du nolakoa izango den bertan pasartea, betiere Lan Taldearen irizpide eta arauen oinarrian. Egun eta denbora tarte zehatzak iragarrita izango dira: ?Kaiera Guggenheimera iritsi da; Kaiera Urdaibai zeharkatzen ari da; Kaiera Osasunaren zelaian dago; zaldiz zeharkatu du Urbasa; Egunkariaren egoitzan dago?.
Era berean, herri bakoitzeko pertsona esanguratsuen eskuetara eramango da koadernoa: herriko alkatearengana, zinegotziengana, komentuko mojengana, herriko pertsona intelektualarengana?
18/98+ Kaiera sinbolo erakargarria da, eta horrela denez, esanahi berezia du. Horregatik herritarrek gerturatu nahi dute berarengana, eta haien eskaintza bertan itsatsita utzi nahi dute. Kolore askotarikoa, eta aniztasunaren aberastasuna izango du mamian koadernoak; errealitatea hori delako, eta horren eraginkortasunean eta elkar bizitza batean jardutera bultzatuko dugulako.
Jarraian azaltzen den orria, 18/98+ Kaieraren orri bat izango da, zuk zeuk egokia sentituko duzun eskaintza eta ekarpena egiten diozunean. Zure alea ere, garrantzitsua eta osoa delako, ongi etorria.
|

|