· euskara   · castellano   · français   · english

Aurkezpena |  Berriak  |  Dokumentazioa  |  Kaiera  |  Epaiketak  |  Lan taldeak  |  Hemeroteka  |  Loturak



bigarrena
pixel

Kronologia

1998-05-27: Espainiako Poliziak 11 lagun atxilotu zituen, «ETA-KAS erakundearekin» lotura izatea egotzita. Atxilotu guztiak eta hiru aste geroago bere burua Auzitegi Nazionalean aurkeztu zuen beste lagun bat espetxeratu zituen epaileak. Halaber, hainbat enpresa txiki itxi zituen, ETAren «finantza-sarea» osatzea egotzita. Operazio hau izan zen gerora 19/98 auzia izango zenaren lehen urratsa.

1998-07-15: Egin egunkaria eta Egin Irratia itxi eta 15 lagun atxilotzeko agindua eman zuen Garzonek. Espetxera bidali zituen gehienak. Bi hilabete geroago beste hiru lagun deitu zituen Auzitegira eta, deklarazioa hartu ondoren, aske utzi.

1998-09-18: ETAk su-etena iragarri zuen.

1998-11-20: Egin auziari buruzko autoa kaleratu zuen Garzonek, eta 26 lagun auzipetu. Hamaseiri ETAko kide izatea egotzi zien. KAS legez kanpoko jo zuen.

1999-01-11: Auzitegi Nazionaleko Zigor Alorreko 4. Salak, Egin-en aurka hartutako badaezpadako neurriak desegokiak zirela zioen ebazpena kaleratu zuen. Areago esan zuen, ildo berean, 2001eko uztailean: «KASekoa edo Orain S.A.ko Administrazio Kontseilukoa izate hutsak ez du esan nahi pertsona horiek talde armatuko kide direnik».

1999-03-08: Pepe Rei, Egin-eko ikerketa taldeko burua, atxilotu eta espetxeratu zuten ETAri laguntza ematea egotzita. Hilabetera askatu zuten.

1999-03-09: Poliziak Nekane Txapartegi atxilotu zuen. Eta hurrengo egunetan Mikel Egibar, Maite Ubiria eta Carlo Maria Gonzatto, Xaki elkartekoak izanik «ETAren nazioarteko aparatuko kide» izatea egotzita.

1999-11-28: ETAk su-etena bertan behera utzi zuen.

2000-01-29: HBko nazioarteko taldeko zortzi kide atxilotu zituzten. Horietako batzuk, martxoan Auzitegi Nazionalera joanak ziren, beren borondatez deklaratzera. Garzonek, ezker abertzalearen nazioarteko lana ETAren menpe dagoela eta Xakiren helburua «Espainiako ordenamendu juridikoa deslegitimatzea» dela esanez arrazoitu zuen operazioa.

2000-03-02: Joxe Mari Olarra HBko Mahai Nazionaleko kidea atxilotu zuen Guardia Zibilak. Hurrengo egunean aske zen.

2000-05-24: Garzonek Esther Agirre legebiltzarkidea auzipetzeko Auzitegi Gorenari eginiko eskaerari ezezkoa eman zion Gorenak.

2000-08-07: Xaki auziko 16 kide auzipetu zituen Garzonek.

2000-09-13: Espainiako Poliziak hogei lagun atxilotu zituen Ekin-eko kide izatea egotzita. Hiru egun geroago, 20tik 18 espetxeratu egin zituen.

2000-10-05: Beste bederatzi lagun atxilotu zituen Poliziak; Joxemi Zumalabe Fundazioko zortzi eta ABK elkarteko bat. Piztu egitasmoaren bidez «desobedientzia zibila bultzatzea» leporatu, eta ETAko kide izatea egotzi zien. Mikel Zuluagak Piztu txostena berak idatzia zela esan zuen publikoki; ez zela ETAk egina, Garzonek zioen bezala. Azaroaren 1ean Zuluaga atxilotzeko agindu zuen epaileak eta espetxeratu egin zuen hurrengo egunean, «ETAren aparatu politikoko kide legala» zela esanda.

2000-11-22: AEKren ondasun guztiak bahitu eta 19 lagun deklaratzera deitu zituen Garzon epaileak. ETAko kide izatea eta delitu ekonomikoak egitea egotzi zien, AEK enpresen auziarekin lotuz. Azaroaren 30ean hasi ziren epailearen aurrean deklaratzen eta guztiak geratu ziren aske, inolako neurririk gabe.

2001-01-18: Ardi Beltza aldizkariko zuzendari zela, bigarrenez atxilotu eta espetxeratu zuten Pepe Rei, lehengo delituak berriz egitea egotzita. Bost hilabetean izan zuten preso.

2001-01-23: Espainiako Polizia Zabaltzen enpresa banatzailearen egoitzan sartu zen. Ia hamar hil geroago, Zabaltzenen jarduera legezkoa zela esan, eta auzia artxibatu egin zuen Garzonek berak.

2001-02-08: Xaki auziko azken hiru espetxeratuak askatzeko agindu, eta 16 auzipetuetatik bosten inputazioa atzera bota zuen 4. Salak.

2001-03-13: Xaki elkartea ixteko agindu zuen Garzonek.

2001-03-29: Pepe Rei ETAko kide gisa auzipetu zuen Garzonek. Ardi Beltza-ko zuzendariaren aurkako inputazioa aldatuta, aldizkaria ixteko bide egin zuen.

2001-04-04: Auzitegi Nazionaleko 4. Salak Ekinen aurkako operazioan atxilotutako zazpi lagun aske uzteko agindu zuen, preso mantentzeko frogarik ez zegoela esan eta Garzonen tesia funtsik gabea zela azalduz. Beste batzuk lehendik ziren aske. Egun berean, Garzonek Ekin legez kanpoko jo zuen.

2001-06-05: Administratzaile judiziala ezarri zion epaileak AEKri, diru kontu guztiak haren esku uzteko. Ia bost hil geroago, AEKren diru kontuetan ez zegoela irregulartasunik esan zuen administratzaile judizialak.

2001-06-13: Pepe Rei aske uztea erabaki zuen 4. Salak, Garzonen tesia baliogabetuz. Kazetari jardunean «terrorismo deliturik» ez zuela egin ebatzi zuen.

2001-06-21: Egin auziko 22 lagunen auzipetzea berretsi zuen 4. Salak eta lauri inputazioa kendu. Nolanahi ere, talde armatuko kide izatea auzipetu bakarrari egotzi zion. Orain enpresako kontseilariei inputazio hori kenduta, Egin ixteko Garzonek erabili zuen argudioa baliogabetu zuen.

2001-07-12: Joxean Etxeberria eta Pablo Gorostiaga EAEko legebiltzarkide ohiak auzipetu zituen epaileak.

2001-12-19: AEK-k Gizarte Segurantzarekin lituzkeen zorrak epeka kitatzea onartu zuen Espainiako Gobernuak.

2001-12-26: AEKri kontrol judiziala kendu, eta auzia Bilboko Auzitegi Probintzialera igorri zuen Garzonek. Bilboko Auzitegiak, auzia artxibatu egin zuen.

2002-02-06: Lehenago erakutsitako irizpidea erabat aldatu, eta Pepe Rei ETAko kide gisa auzipetu zuen 4. Salak.

2002-03-07: Ekin legez kanpo uzterik ez zela ebatzi zuen 4. Salak eta Garzonen erabakia atzera bota zuen.

2003-07-13: Hirugarren sekzioak Egin-en «lokalak irekitzeko» agindu zuen, baina lokaletara sartzea eragozten zuten neurriak ezarrita.

2004-12-03: Zigor eskaerak kaleratu zituen fiskalak; guztira 1.102 urteko espetxe zigor eskaera, 62 lagunentzat, ETAko kide izan edo hari laguntza ematea egotzita.

2005-10-26: Ahozko epaiketarako hasiera data jarri du Zigor Arloko 3. aretoko epaimahaiak: azaroaren 21a.




Datuak

Sala: Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko 3. Aretoa. Epaimahaia: Angela Murillo (presidente), Luis Martinez de Salinas, Nicolas Poveda.

Epaituak: 59 auzipetu.

Defentsa: 9 abokatu.

Akusazioa: Fiskaltza eta AVT.

Egutegia: Astelehen eta asteartez goiz eta arratsalde, eta asteazkenetan goizez baino ez, 10:00etan hasita. Zehaztutako egunak: azaroaren 21, 22, 23, 28, 29 eta 30, eta abenduaren 12, 13, 14, 19, 20 eta 21. Epaiketak aurrera egin ahala zehaztuko dira hortik aurrerakoak.

Lekua: Auzitegi Nazionalak Madrilgo Casa de Campon epaiketa handietarako propio prestatutako areto berezian.




Zigor eskaerak

ENPRESAK-FINANTZAKETA

- Juan Pablo Dieguez: 12 urte

- Bixente Askasibar: 15 urte

- Bigarren Ibarra: 15 urte

- Iker Beristain: 15 urte (*preso)

- Joxe Garcia Mijangos: 12 urte

- Inma Berriozabal: 12 urte

- Joxean Diaz Urrutia: 12 urte

- Joxean Etxeberria: 20 urte

EGIN (+Egin irratia, Orain, Ardatza)

- Carlos Trenor: 19 urte

- Xabier Alegria: 51 urte

- Manuel Intxauspe: 16 urte

- Isidro Murga: 16 urte

- Patxi Murga: 48 urte

- Maite Mendiburu: 29 urte

- Xabi Otero: 16 urte

- Javier Salutregi: 12 urte

- Teresa Toda: 10 urte

- Jose Luis Elkoro: 48 urte

- Iñaki Zapiain: 16 urte

- Jesus Mari Zalakain: 48 urte

- Jose Ramon Aranguren: 48 urte

- Pablo Gorostiaga: 16 urte

XAKI

- Mikel Egibar: 15 urte

- Nekane Txapartegi: 12 urte

- Jose Ramon Antxia: 15 urte

- Mikel Korta: 12 urte

- Jokin Gorostidi: 15 urte

- Joxe Mari Olarra: 15 urte

- Elena Beloki: 15 urte

- Miriam Campos: 15 urte

- Iñigo Elkoro: 12 urte

EKIN

- Imanol Iparragirre: 15 urte

- Unai Hernandez: 15 urte

- Patxi Gundin: 12 urte

- Txema Matanzas: 15 urte

- Ruben Nieto: 15 urte (*preso)

- Ana Lizarralde: 15 urte

- Olatz Egiguren: 12 urte

- Paul Asensio: 15 urte

- Oiakue Azpiri: 12 urte

- Marta Perez: 12 urte

- Juan Mari Mendizabal: 15 urte

- Peio Jon Sanchez: 15 urte

- David Soto: 15 urte

- Jaime Iribarren: 15 urte

- Xabier Balanzategi: 15 urte

- Pako Aranburu: 15 urte

- Natale Landa: 12 urte

- Xabier Arregi: 12 urte

- Iker Casanova: 12 urte (*preso)

JOXEMI ZUMALABE

- Mikel Aznar: 10 urte

- Iñaki O'Shea: 10 urte

- Sabino Ormazabal: 10 urte

- Mikel Zuluaga: 10 urte

- Iñaki Urruñuela: 12 urte

- Olatz Altuna: 10 urte

- Fernando Olalde: 10 urte

- Alberto Frias: 12 urte

- Mario Zubiaga: 12 urte

Pepe Rei eta Ramon Uranga auzipetuak ez dituzte epaituko, osasun egoera larria dela medio.




hemezortzi98@euskalherria.info
Zurrumurruk kudeatua Zope erabiliz